Kaixo irakurle maitea:
Azkenengo urtea, tren honen azkenengo geltokia gaude. Hiru urteen errepasoa egin ostean konturatzen gara zenbat esperientzia berri bizi, zenbat emozio sentitu, zenbat gauza ikasi ditugun: psikologia alorrean, didaktika eta hezkuntza munduan eta IKT-en sareetan murgildurik.
Azken horiei esker Eguzkiloreon blog-a sortu dugu, bakarkako teknografiak eratu ditugu eta taldean elkartuz berre eragiteko aurkezpena egin genuen.
Lehengo egunean taldeak sotu genituen, laukoteak. Gure taldea Izortze Garcia, Nekane Estrella, Maitane Etxegarai eta Ianire Daaira-k osatu genuen: EGUZKILORE TALDEA . Zergaitik izen hori? Antzina batean eguzkiloreek zortea ekartzen omen zuten, etxeko mamu gaiztoak, sorginak, lamiak, gaixotasunak, ekaitzak eta tximistetatik babestuz. Eta ari horri jarraiki lema bat sortu genuen:
"Eguzkiloreen indarra
barneratuz, IKT-en beldurrei aurre egin diezaiegun!"
Gure burua aurkezteko taldekideen fitxak igo genituen blogera eta horrekin batera bi Glogster sortu genituen taldearen izaera islatzeko.
Beraz, IKT-en bidai horretako trena hartua genuen jada, beldurrak atzean utziz. Konpetentzia digitala garatzen hasi ginen Manuel Arearen eskutik. Gure esperientzia propioetatik ikasiz, gure ikasleek egingo duten bezela, ikasten ikasteko gaitasuna landuz.
Gure ametsetan sinestuz, kemenarekin, esfortzuarekin
eta gugan konfidantza izanda lor ditzakeguna azaldu ziguten Seteve Jobbsek eta Nick Yuijcic-ek .
Eta horiek islatzeko teknografia sortu genuen. Zalantza ugari sortu ziren, berriro ere
mamuak agertu zitzaizkigun:
· Nola egin?
· Zer kontatu?
· Zein da helburua?
Erronka
bat zen. Hala ere, bakoitzak bere barnean bilatuz, sentimenduak eta emozioak
aztertuz eta gure irudimenaren kateak askatuz, oso proiektu politak irten
zitzaizkigun. Horrez gain, beste guztienkin konpartitzeko aukera izan genuen, beste
ikaskideen identitateetan gehiago murgilduz.
Irakasgai
honek alde positibo ugari izan ditu. Horietako bat, barruan daukagun guztia
askatzen lagundu digula. Gure
teknografiei esker taldekideon artean zenbait
gauza elkarkomunean genituela ikusi genuen. Horietako bat, zoriontzu izatera
heltzeko desira eta gure ametsak egi bihurtzeko gosea. Horregatik, taldearen
teknografiaren oinarri bihurtu ziren:
"Lau bizimodu ikuspegi
bakarra"
Gure
antzera, beste taldeek ere euren ekarpenak
egin zituzten teknografien inguruan. Noski aurkezpenen egunak heldu ziren eta
zalantzak, urduritasuna, ezezagunari beldurra, barregarri geratzeari izua...
berriro ere anbientearen protagonista bilakatu ziren. Hala ere, taldeen kemena
eta ilusioari esker aurrera irten dira
aurkezpen guztiak, bai talde handietan, bai talde txikietan ere.
Gure kasuan, talde txikiko aurkezpenaren egunean, guztiz larri ibili
ginen. Gure intentzioa barre eragitea zen, eta ez barregarri geratzea. Erronka
eta ardura handia zen guk genuena. Prestatutako materialak barre eragiten ez
bazuen, akabo geure ilusioak!. Baina oso ondo irten zen guztia, eta horrek
geure poza biderkatu egin zuen.
Beraz, irakasgai honetan zer ikasi dugun galdetzen
digutenean, ez dugu jakiten zer erantzun ezta nondik hasi ere!, nahiz eta guk
oso argi izan... Hain zaila da deskribatzea eta azaltzea... Hala ere,
postprograma hau irakurri baduzue, ziur gaude identifikatuta sentituko
zaretela. Esperientzia guztiak konpartitu ondoren, badakizue zertaz ari garen
;).
Segi aurrera, hartu ametsen hurrengo trena, ilusioz
beteriko motorra duena, zoriontasunaren trenbidea zeharkatzen duena...
"Barre egin, barre eragin, mamuak uxatu, ametsa
jarraitu".
Etorkizun batean
berriz ere gure esperientziak konpartituko ditugulakoan,
agur bero bat!

Eguzkilore taldea