
Gaur, ordu bateko saioa besterik izan dugun arren, gauza askotarako eman digu ordu honek. Ordu erdi oso bat , azken aldian ohikoa den bezala, eztabaidatzen eman dugu. Ez da izan egoera eramangarria ikasle eta irakaslearen artean eztaibaida nahiko deserosoa sortu delako. Ez dugu ondo ulertu zein zen arazoa baina argi izan behar duguna guzti honetatik zera da, irakasle bakoitzak bere metodologia eta antolatzeko era duela eta guk horretara moldatzeko gaitasuna izan behar dugula. Azken finean irakasleak izango gara eta malgutasunera eta ikasten ikastera zabalik egon behar izango gara.
Ez dugu inoiz modu honetara lan egiteko aukerarik izan eta uste dugu modu desberdin eta erakargarri bat dela. Ez gaude honetara ohituta eta beharbada arraroa egiten zaigu guztia modu digitalean eta blog baten bitartez adieraztea baina azken finean uste dugu honela lan egitea erakargarriagoa dela bai guretzako eta bai ikasleentzako ere.
Horren ondoren, taldeen aurkezpenekin jarraitu dugu eta gaurkoan, lau talderen aurkezpenak ikusi ditugu.
Lehenengo eta behin, Kaixo pitxin taldekoak irten dira. Hauek ppt bat prestatuta izan dute haien bizitzako momentu desberdinetako argazkiak tartekatuz. Musika, horren azpitik jarri dute eta horrela, bideo baten itxura izan du pptak. Nahiko laburtxoa izan da baina ondo egon da.
Ondoren, Ideiak sortuz taldearen txanda izan da. Hauek bideo polit bat eraiki dute, haien izaera eraikitzen joan direlarik besteen usteekin eta haien errealitatearekin. Haien taldea puzzle bezala definitu dute eta haiek pieza desberdinak izango balira bezala. Bakoitzak gauza desberdinak aportatu dizkio taldeari eta hori oso ondo dago taldearentzako. Gainera, bakoitzarentzako musika desberdinak eta oso ondo zetozenak jarri dituzte, beraz, asko gustatu zaigu.
Gero, lauburu taldea irten da eta hauek, haien bizitzak komunean jarriz bideo bat eraiki dute. Laurek haien bizitzako etapa desberdinetan izan dituzten gauza berdinak islatu nahi izan dituzte adin eta gustu desberdinak izan arren. Gustatu zaigu bideoa.
Azkenik, zerua izarretan taldearen txanda izan da eta denbora gutxi izan dugun arren, hauek ere originaltasuna erabiliz eraikitako bideoa jarri ahal izan dute. Berdintasunean zentratu dira bideoa erakitzeko esan duten bezala eta hauetan, argazkiak sartzeaz gain, ahotsa eta haien bideoak ere sartu dituzte. Gainera, ikasleei transmititu ahal diena islatu nahi izan dute, haien artean, kooperazioa, ikasten ikastea eta abar. Gustatu zaigu azken aurkezpen hau ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario