Azken saio honetan, azkenengo aurkezpenekin amaitu dugu.
Esan behar dugu, saio polita izan dela. Klaseko lagunen aurkezpenak oso ondo egon dira eta berriz ere, gauza berriak ikasi ditugu.
Alde batetik, "Goazen afaltzera" taldeak ipuin polit bat kontatu dute. Ipuin honek askotan geletan ikusi edo sentitu dugunarekin erlazionatzeko aukera eman digu. Ume bati zelan egin behar duen gauzak behin eta berriro errepikatzen badiogu, behatzen eta ikertzen utzi barik, soilik jakingo du irakasleak esaten dion eran egiten.
Beste aldetik, oso jarduera egokia iruditu zaigu beste talde batek egin duena, astoen jarduera alegia.
Jarduera honek ere, erakusten digu afektibitatea oso aspektu garrantzitsua dela hezkuntzan.
Motibazioa ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Animatzen, gauzak politak esaten eta helburu bat eta gero, etekinak egongo direla ziurtatzen, askoz errezagoa egiten da bidea, zailtasun betez ikusten dugunean.
Amaitzeko, borobil batean eseri gara guztiok. Irakasgaiaren hausnarketa bat egin dugu eta bakoitzak zelan sentitu den aurkezpenetan parte hartzen, blogak egiten eta abar... azaltzeko aukera izan dugu.
Honekin, irakasgaiari amaiera eman diogu.
" Piensa en grande y tus hechos crecerán, piensa en pequeño y quedaras atrás, piensa que puedes y podrás. " Napoleón Hill
No hay comentarios:
Publicar un comentario