miércoles, 28 de marzo de 2012

Martxoak 28an egindakoa

Klaseari hasiera emateko, eztabaida bat sortu da ikaskideen artean, Alaitzek ere parte hartu du.
Dirudienez, ikaskide batzuk arazoak dituzte teknografiak youtubera igotzeko pertsonalak direlako eta ez dutelako nahi edonork ikustea.
Guk ez diogu hainbesteko garrantzia eman aspektu honi, teknografiaren bideoak gehienez bi hile egongo direlako youtuben, kurtsoa amaitzean kendu egingo ditugu eta. Gainera, irakasleak hasiera batetik esan zuen argi eta garbi teknografia youtubera igo beharko zela gero blogean publikatu ahal izateko. Hau jakinda, denok jakin dugu zeren aurrean jarri garen, eta bideo bakoitzaren pertsonaltasun maila bakoitzak erabakitzen du, beraz, norbaitek arazoak baditu horrekin, ez egitea bideo hain pertsonala edo pribatutasuna jartzea.

Eztabaida honi ordu erdi baino gehiago dedikatu diogu, parte hartu nahi izan duenak parte hartu du eta iritziak mota askotakoak izan dira. Guk, lehen esan dugun moduan, ez dugu inolako arazorik izan youtubera igotzeko. Ikasgaiaren ariketa bat da eta horrela ulertu dugu, youtubera igotzean beste ikaskideekin konpartitu dezakegu eta hori da ikasgaiaren hitz gako bat, konpartitu, beraz, ez diogu hainbesteko garrantzia eman ez duen gauza bati.
 

Gero, klaseko azken 10 minutuetan Aldak, Garazik, Nereak eta Olatzek "konfiantza itsua" izeneko ariketa prestatu dute. Binaka jarri gara, gutariko bat itsua zen eta bestea gidaria. Ondoren, ibilbide bat egin dugu klasetik Alda edo Garazi zeuden tokietara heldu arte eta hauek gailetak eman dizkigute. Gero, rolak aldatu ditugu.

Ariketa hau konfiantza lantzeko izan da eta egiten genuen bitartean, konturatu gara konfiantza beharrezkoa zela aurrera segitzeko eta konfiantza barik normala zela galduta sentitzea.







No hay comentarios:

Publicar un comentario