Saio honi hasiera
emateko, hausnarketa batekin hasi gara.
Gauza askori buruz ibili gara berbetan. Aurreko saioetan bezala teknografiei
buruz hitz egin dugu. Dakizuenez, aurreko saioetan komentatu genuen ikaskide batzuk arazoak zituztela teknografiak youtubera
igotzeko pertsonalak zirelako eta ez zutelako nahi edonork ikustea.
Guk ez diogu
garrantzi handirik eman kontu honi. Aukera polita da besteen lanak ikustea.
Teknografia honen bidez, klaseko lagunak hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.
Hain desberdinak garenez, bakoitzak bere bizipenak eta norberarentzako
garrantzitsua iruditzen zaiona teknografiaren bidez espresatu ahal izan du.
Beraz, guk asko disfrutatu dugu besteen teknografiak ikusten.
Irakasleak ere
parte hartu du klasean sortu den eztabaida honetan. Azkenean ez dituela gauzak
oso ondo egin azaldu digu. Uste dugu garrantzitsua dela pertsona eta irakasle
moduan akatsak onartzea eta besteekin konpartitzea. Askotan, gauza txiki
batetik, gauza handi bat bihurtzen dugu eta hitz egitea kasu hauetan
ezinbestekoa dela uste dugu, gauzak argi gera dezaten.
Halaber, irudien
garrantziaz ere hitz egin dugu saio honetan. Esparru bisuala oso garrantzitsua
da. Beraz, landu eta garatu beharreko aspektu bat da. Honekin batera, irakasleak
testu bat irakurri digu, oso interesgarria iruditu zaiguna.
Saioarekin
amaitzeko, dinamika bat egin dugu. Isilean klasetik ibili gara bakoitzak nahi
duen lekutik. Klaseko lagunei begietara begiratuz, begiradarekin transmititu
saiatuz. Topo egiten genuen pertsonekin irakasle bezala dugun balorea azaldu
dugu.
Oso dinamika polita
iruditu zaigu. Askotan ez gara ausartzen besteei aurpegira begiratzen, lotsagatik,
intseguritateagatik…

Begietara begiratzen askotan, ez dira beharrezkoak hitzik.
Begirada batekin, gure sentimenduak, emozioak, beldurrak, zalantzak… espresatu
dezakegu.
"El alma que hablar puede con los ojos, también puede besar con la mirada"
Gustavo Adolfo Bécquer
No hay comentarios:
Publicar un comentario