Zalantzak gora, beldurrak behera...beti aurrera!
Azkenengo sprintean sartzen gara eta hasierako mamuak desagertzen hasten dira. Urtarrileko lainoak, apirileko "eguzki-izpi" ahulei tokia uzten ari dira apurka, maiatza inguruan eguzkia zeruko protagonista nagusiari pausu emateko.Eguzkiarekin batera, kurtso eta karrera amaiera ere eskutik bat datoz. Irakasle bilakatuko gara jada, hasierako nahasmenak, zalantzak eta zihurgabetasunak alde batera utziz.
"Lau bizimodu, ikuspegi bakarra", horrela hastea erabaki dugu, gure teknografia laburbiltzen duen esaldirik egokiena dela deritzogulako. Lau gara taldean, eta bakoitzak bere nortasuna du, izan duen bizimodu eta esperientziak horrela egin gaituelako. Hala ere, bakoitzaren teknografian komunean ditugun zenbait bizipen edo pentsakera aurkitu dugu eta hortik abiatuta "Eguzkilore taldearen teknografia" eraikitzea erabaki genuen.
Lau bide ezberdinak pentsakera bakar bateko puntu batean elkartu dira eta gelan aurkeztutako bideo txikia sortu dute. Gure helburua zein izan den? Esfortzua, lana, sentimenduak, emozioak, bizipenak, gogoak, ilusioak, ametsak, etab islatzea. Hori lortzeko imajinak eta musikaren letra eta erritmoa egokitzen saiatu gara. Gure mezua argia da:
"Zalantza eta beldur guztien gainetik bizitzea hori da zoriontsu izaten jakitea"
No hay comentarios:
Publicar un comentario