Lehengo aurkezpen eguna. Urduritasuna somatu dugu gelan. Talde bakoitzen inseguritateak agertu dira nonbait, eta horiekin batera beldurrak eta zalantzak. Jendearen aurrean hitz egiteko beldurra agian?edo... bakoitzaren lanak besteen maila berean ez egotearena?
Talde bakoitzak daukagun denboraren arabera egin dugu lan. Batzuk denbora gehiago eskaini diote irakasgaiari, bideoak eginez, argazkiak ateraz, kreatibitateaz jolastuz... buruari eraginez, azken finean. Hala ere, guztiok egin dugu esfortzu handia, lanez gainezka gauden asteotan horrelako lan konplexu bat aurrera atera ahal izateko. Konplexua diogu, denbora murritzaren eraginez. Oso lan polita da eta gainera nahi den eran garatu daitekeena, mugarik gabea. Baina denbora aldetik oso gaizki ibili gara eta horrek ez digu utzi guk hasiera baten planteatuta geneukan bezalako lan bat garatzen.
Gure ikaskideak ere oso antzera ibili direla azaldu digute. Horregaitik batzuk beste batzuk baino sinpleago egin behar izan dute, nahiz eta guztiok esfortzu handia egin dugun!. Moviemakerrak, Power Pointak eta bideoak erabili ditugu. Bakoitzak teknika bat aukeratu du baina azken finean guztiok antzeko gauzak kontatu ditugu: familia, lagunak, eskola, bizipenak, zalantzak, beldurrak, ametsak...
Ziur gaude hurrengo egunean gure ikaskideek aho zabalik utziko gaituztela!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario