viernes, 4 de mayo de 2012

Gure aurkezpena


Guk, normaltasunetik irtetea erabaki dugu, zerbait ezberdina egitea. Horretarako, zoriontasunean zentratu gara eta gure helburua barre egitea eta ondo pasatzea izan da.
Pailazoz mozorrotu gara eta gure artean elkarrizketa bat izan eta gero, barre egiteko  bideo bat jarri dugu.

GIDOIA

-Maitane: Egun on guztioi!! Gaurko aurkezpenaren helburuak bi dira:
-Nekane: Alde batetik barre egitea, zuen irribarrea ematea dohainik baita!
-Izortze: Gero eta gauza gutxiago dira dohainik gaur egun.
-Ianire: Bueno, bale ez zaitezte hasi eh!!
-Maitane: Eta bestetik, zoriontasuna aurkitzea.
-Nekane: Txiki zein nagusi izanda.
-Izortze: Nagusiak zoriontsuak????Ez dakizue zer esaten duzuen ere ez.
-Maitane: Ni okina izango naiz nagusitan, eta ogiaren mamia jaten pasako dut egun osoa.
-Izortze: Ni aktore batekin ezkonduko naiz.
-Ianire: Ni harrijasotzaile izango naiz, Euskal Herriko onena! Eta zu Nekane, zer izan nahi duzu nagusitzen zarenean?
-Nekane: Zergaitik galdetzen didazu orain hori? 21 urte baino besterik ez dugu eta! Ba… ez dakit!
-Izortze: Niri hori galdetzen didaten bakoitzean ez daki zer erantzun!
-Ianire: Egia da, guztia korapilatzen da.
-Izortze: Nagusiek esaten digute, guztia ulertzeko hazi egin behar dugula baina haiek ez dira zoriontsuak!
- Maitane: Gu bakarrik gara zoriontsuak!
-Nekane: 18. urtebetetzea ospatzerekin batera jendeak burua galtzeari uzten dio; aurpegi luze, haserre, eta berri txar bihurtzen da guztia.
-Ianire: Telebistak dioenez desodorantea bota behar dugu, kotxe azkarrak erosi behar ditugu eta pare bat estetika ebakuntza  egin behar dira. Hori guztiarekin zoriontzu ez bazara erotuta zaude!
- Maitane: Baina hori lortzeko, dirua behar!
-Izortze: Eta nagusiek, edozer gauza egiten dute dirua lortzeko.
-Nekane: Bai, hori da helburua, dirua lortzea. Lan eta lan egin, zertarako? Urte amaieran 15 egun, 15 triste eguneko oporrak lortzeko!
- Ianire: 15 egun, non ahalik eta urrunen joaten zaren urteko beste egun guztiak ahaztu ahal izateko.
-Maitane: 15 egun abuztuan
-Izortze: 15 egun hondartzan
-Nekane: 15 egun ardiak bezala!
-Ianire: Era berean arkumetxoak mundura ekarriko dituztenak!
-Maitane: Eta haien etorkizunean lan eta lan arituko direnak, zertarako?
-Guztiak: 15 eguneko oporrak lortzeko!!!
-Nekane: Ongi pentsatuta, nagusitzerakoan ez dut  ezertxo ere izan nahi, ez dut hazi nahi. Egia esan ez dut ezta nagusi izan nahi. Peter Panekin geratzen naiz.
-Maitane: Eta heldugabeekin
-Izortze: Eta fantasiarekin
-Ianire: Hausnarketarekin
-Nekane: Bizitzarekin. Beraz, ez iezadazue berriro ere galdetu ea nagusitzerakoan zer izan nahi dudan!
- Maitane: Beno baina ez dugu esan barre egin behar genuenik?





Jarrain, elkarrizketarekin pixka bat jarraitu eta polka bat dantzatu dugu denon artean. Batzuei dantza arin eta zail honen azalpena ez zaie nahiko argi geratu baina saiatu egin gara eta barre egitea lortu dugu. 

 -Ianire: -Beno, eta orain barre pixka bat egin dugula eta pozik gaudela, egingo al dugu dantza pixka bat?
-Nekane. -Dantza? egun osoan gaude dantzan eta!
-Izortze: Ez daukagu beste zereginik!
-Maitane: Niri lotsa apur bat ematen dit jende guzti honen aurrean dantza egitea, eta haiekin batera dantzatzen badugu?
-Ianire: Hori da, haiek ere dibertitu daitezela eta barre gehiago egin dezagun!
-Nekane: Hau barrearen festa bihurtuko da!
-Izortze: Denok gora! bikoteka jarriko gara eta polka bat dantzatuko dugu!
-Maitane: Adi guri, ondoren guztiok errepikatzeko!


Bukatzeko, txar eta kezka guztietatik alde egiteko ariketatxo bat egin dugu. Puxikak erabiliz eta hauek puzten genituen heinean,  kezka, erresistentzia eta zalantza guztiak globoaren barrura bota ditugu. Sartu ditugun horiei barre egin diegu aurpegi bat puxikan marraztuz. Azkenik, zapaldu eta puxikak puskatu egin ditugu.


 
-IANIRE:-UUUUF nekatuta nago ni, deskantsatzera joan beharko dugu, hainbeste dantza egin ondoren..
-Nekane: Arrazoia daukazu, baina aurretik, asko gustatzen zaigun zerbait erabili behar dugu!
-Izortze: PUXIKAAK!! hauei esker, gurekin batera dantza egin duten guztiek, haien gauza txar eta kezka guztiak bota egin ahal izango dituzte!
-Maitane: (BAKOITZARI GLOBO BAT EMATEN DIOGUN BITARTEAN). Puxikak puzten zoazten heinean, zuen kezka, erresistentzia eta zalantza guztiak globoaren barrura botako dituzue eta troinu batez ondo itxi. alde egin ez dezaten!
-Ianire: Hori! eta ondoren, barrura sartu ditugun horiei barre egingo diegu, aurpegi bat puxikan marraztuz!
-Nekane: Ondo eta orain...!!guztiak gure gogo eta indar handienarekin zapaldu eta puskatu egingo ditugu!
-Izortze: Alde egin dezatela gure bizitzatik!
-Maitane: Guk zoriontsu izan nahi dugu! Goazen ba puxikak puskatzera!!
-Ianire: Bagoaz, jada nekatuta gaude eta! Gogoratu, barre egin eta zoriontsu izan!



No hay comentarios:

Publicar un comentario