jueves, 3 de mayo de 2012

Maiatzak 2ko saioa


Gaur bi ordu eta erdiko saioa izan dugu baina Alaitzek esan duen moduan, ordu eta erdiko saioaren aipamena baino ez dugu egingo.

8.gelara heltzean, intsentsu usaina zegoen, izarak lurrean modu polit batean jarrita zeuden eta baita arrosa petaloak eta kandelak ere. Hiru ametsak taldeko partaideek oinetakoak kentzeko eskatu digute eta izaren gainean eseri gara zirkulu bat eginez. Jarraian, musika lasaia jarri digute, begiak itxi eta Soniak testu polit bat irakurri digu. Begiak pixkanaka-pixkanaka ireki eta tenperekin, folio batean sentitu duguna islatu behar izan dugu. Ondoren, marrazki guzti hauek mural handi batean itsatsi ditugu.




Esan beharra daukagu, saio hau oso polita iruditu zaigula, ezberdina, motibagarria eta oso originala. Nabaritu izan da aurkezpen honen atzean lan handia egin dutela.

Hurrengoko taldea imajinazio taldea izan da. Hauek, bideo polit bat erakutsi digute non beraien bizitzako desberdintasunak eta berdintasunak ikusi ditugun.  Ondoren, ariketatxo bat planteatu digute. Hirunaka jarri gara eta kartulina zati bat banatu digute hitz batekin. Bitartean, taldeko partaide batek arbelean itsatsi du beste kartulina handi bat hitz hauekin: haurtzaroa, eskola, familia, lagunak, unibertsitatea eta praktikak.   Gure kartulinako hitzan zentratuz, bost sentsazio idatzi behar izan ditugu,  altuan irakurtzerakoan beste taldekideek asmatu zezaten ze hitz zen guri egokitutakoa.
Aurkezpen hau ere oso ondo egon da, klaseko ia talde gehienek bideo bat eraiki dute aurkezpenerako, modurik errazena baita berdintasunak, ezberdintasunak… islatzeko.
 
Ondoren, gure txanda izan da, eguzkilore talderena baina gure aurkezpena azaltzeko, geroxeago publikatuko dugun sarrera bat dedikatuko diogu.

 
Eta azkeneko taldea ideiak sortuz izan da. Hauek bideo original bat eraiki dute, bertan kontraste handiko irudiak ikusi ditugu (paisaiak, Afrikako umeak, anorexiadun neskak …), musika ere kontraste handikoa izan da, argazkien araberakoa. 
Bideoa ikusten genuen bitartean, Idoiak, poltsa txiki batzuk banatu ditu eta barruan zegoena aditu barik, ahora sartu eta dastatu egin ditugu.

 
Helburua zentzumenak erabiltzea izan da eta kontrastea bereiztea. 
Aurkezpen hau asko gustatu zaigu, desberdina izan da eta hori zoriontzekoa da.






No hay comentarios:

Publicar un comentario