Egia esanda, lehenengo momentuan, nahiko
urduri eta estresatuta sentitu gara. Normala denez, kurtsoa amaitzerakoan
urduritasuna gutaz menderatzen da. Hala ere, irakasleak askotan egiten duen
bezala, gure urduritasuna eta ezinegon hori, lasaitzen lortu egin du.
Lanak kurtso honen prozesuaz hausnartzea
aukera ematen digu. Nahiz eta lehenengo momentuan lehen esan dugun legez,
estresatuta sentitu, uste dugu garrantzitsua dela gure prozesua irakasgai
honetan zein izan den jakitea. Hausnartzea gure zailtasunei, zalantzei,
alaitasunei… hau da, izan ditugun sentimenduei buruz; bizitzan zehar landu egin
behar dugun gauza bat da. Horrek aukera ematen digu ere, hezkuntzari
aplikaturiko teknologia berrien irakasgaian zer ikasi dugun jakiteko eta
gogoratzeko.
Uste dugu halaber, taldeka ondo lan egiten
ikasi dugula. Gauza oso politak atera dira eta uste dugu, guztiok beste
taldeen aurkezpenak behatzean,
disfrutatu egin dugula. Alde batetik, beste ikaslagunen lanak begiratzen eta
gozatzen, asko ikasi dugu, (besteengatik asko ikasten da beti), eta beste
aldetik, irakasgai honek ere, aukera zuzena eman digu gure ikaslagunak pixkatxo
bat gehiago ezagutzeko. Adibidez, teknografiaren lana, oso lana pertsonala zen
eta guztiok klase osoarekin konpartitzen ausartu gara. Beraz, kontuan izan
behar ditugun gauzak direla uste dugu. Orokorrean, klase moduan gure prozesua
positiboa izan da.
Konturatu gabe, kurtsoa ia bukatzear dago,
irakasleak izango gara berehala gutariko asko eta horretaz pentsatzea ere
garrantzitsua suertatzen zaigu, hots, bakoitzak 3 urte hauetan izan dituen
prozesuari buruz hausnartzea.
“LO IMPOSIBLE SE HACE POSIBLE DE CONTINUO”
MAHATMA GANDHI
No hay comentarios:
Publicar un comentario