Gainera, akademikoa-ez
akademikoa den eskema batean murgilduta gaude eta irakasle moduan akademikoa ez
den zerbait planteatu edo prestatu behar dugunean, erresistentzia
sortzen dugu.
Bideoa ikusi
ondoren, aurreko astean talde bakoitzak planteatutako galderak eta ideiak
konpartitu genituen:
- Nola hurbildu teknologia berriak pertsonei?
- Ume batek nola ikas lezake IKTen bidez informazio egokia aukeratzen?
- Ze formakuntza behar dugu irakasleok gelan IKT-a lantzeko?
- Nola egon hezkuntza teknologia berriekin batera eguneratuta?
- Zer arazo ekar dezake teknologiaren erabilera erraz horrek?
- Teknologiaren berrien alde guztiak onuragarriak dira?
- Prest gaude teknologia berriak integratzeko? Zer da hau integratzea eta nola egin daiteke?
- Eskoletan blog-ak egitean zer gertatzen da ikasleen intimitatearekin? Non jarri muga?
No hay comentarios:
Publicar un comentario