Saio honetan alde
batetik, Manuel Arearen bideo batekin hasi gara, non IKT-ak eskaintzen dituzten
aukerak planteatzen dituen. Bideoa
aukera ematen digu XIX.mendean kokatzen.
Eskolen jatorria mende honetan ematen da eta “eskolako sistema”ren kontzeptua
planteatzen hasten da.
Hona hemen bideoa
eta bideoari buruz deigarriena suertatu zaiguna:
XIX. eta XX. mendeetan,
ikastea datuen eta informazioaren memorizazioa zen, geroago bildutako
informazio guztia azterketa batean sartu ahal izateko. Halaber, irakaslea
prozesu didaktikoaren protagonista zen: erabakiak eta azalpenak hartzen eta
ematen zituena .
XXI. mendeko
eskolan aldaketa nabarmenak eman ziren, teknologia berrien agerpena dela eta.
Hemen sartzen da beraz, Manuel Areasek aipatzen duen kontzeptua: “konpetentzia
digitala”, hau da, ikasleek informazioa bilatzen eta aurkitzen ikastea,
teknologia digitalak erabiliz.
Manuel Areasek
esaten duen moduan, uste dugu garrantzitsua dela ikasleek teknologia digitalen
bidez, behar duten informazioa bilatzen jakitea, geroago informazio hori
jakintza bihurtuz. Gainera, teknologia digitalak informazioa bilatzeko aukera
ematen duten arren, pentsatzen dugu azpimarratu behar dela ikasleek informazio
hori espresatzen eta komunikatzen jakiten duten ala ez.
Beraz, ados gaude
Manuel Areasek bideoan planteatzen duenarekin. Uste dugu konpetentzia digitala
eskolan lantzea ideia oso egokia dela, aukera ematen digulako ikasleek euren
esperientzia propioetatik ikastea.
Azkenik,
guztion artean hausnarketa bat egin dugu. Irakasleak garenean, gelan aurkeztuko
ditugun aktibitateak, gaiak, ariketak eta abar…onartuak ez izatea beldurra
izango dugu.
Irakasleak
irakurritakoarekin, honekin geratzen gara:
“Trato
de enseñar a mis alumnas y alumnos, principalmente, a aprender a aprender, a cómo vivir de manera más constructiva la
dificultad y la frustración de no saber y de buscar para encontrar y crear un
nuevo lugar desde el que enseñar. Es precisamente desde donde trato de acompañarles.”
No hay comentarios:
Publicar un comentario