Gaur, lehen orduan ordenagailuen gelan egon gara eta honetan, taldeka arbel digitalera irten eta nola gindoazen blogarekin kontatu behar izan dugu: gure kezkak azaldu, zalantzak, zer egin dugun eta abar. Guzti hori gure ikaskideekin konpartitzeko aukera izan dugu eta ondorioz, batzuen galdera edo zalantzak, guretzako ere baliagarriak izan dira.
Saioaren amaieran, hitz edo sentsazio desberdinak irten dira pertsona bakoitzetik, hala nola: baliagarria, bidean, gogoak, beldurra, intriga, oroitzapenak, ilusioa edo guk geuk aukeratutakoa, konpartitzea.
Teknografien inguruan, hainbat zalantza agertu dira: ez dakit ondo egiten ari naizen, ez dakit nola bideratu...
Gaur, klasean irten den erantzun edo ondorio batekin geratu gara:
"Teknografiak guretzako esanguratsuak badira, ondo egiten ari gara eta ez dugu horren beldurrik izan behar"
Ondoren, gelara igo eta gainontzeko ikasleekin batu gara. Hainbat gauza ikusi eta egin ditugun arren, dudarik gabe batekin gelditzen gara, Steve Jobbsen bideoarekin, dudarik gabe. Asko gustatu zaigu ikusitakoa eta batez ere, bere ausardia eta hitz egiteko era. Guk ere, bideo hau gurekin izan nahi dugu blogean.
Berak esandako hainbat gauzekin geratzen gara eta uste dugu etorkizunean balio izango digutela erabakiak hartzerako orduan edo egin nahi duguna bideratzerako orduan. Bizitzan benetan gustatzen zaiguna bilatu behar dugu zoriontsu izan eta egiten dugunarekin gustura egoteko. Ez gara dagoenarekin konformatu behar edo besteek esaten digutenarekin. Nahi duguna bilatzea eta horretaz gozatzea ezinbestekoa da. Ez dugu besteen bizitza bizi behar, geurea baizik, guretzako baita, ez beste inorentzako. Ikasitakoa ez da zure gurasoentzako izango, zuretzako baizik eta zu zara horretaz baliatu behar zarena etorkizunean, beraz nahi duguna edo benetan gustatzen zaiguna bilatzea ezinbestekoa da zoriontsu izateko.
AURRERA BERAZ, GURE AMETSEKIN!
No hay comentarios:
Publicar un comentario