Motxila betetzen.
Gutxika, astiro baina gelditu gabe goaz aurrera, hasieran ia hutsik zegoen
motxila bat betetzen. Zalantza eta
beldurrak gainditzen. Hasieran zail egiten da, motxila azpian ideia finko eta sendoenak sartu behar baitira
detaile txikiak, erraz apurtu daitezkeenak, amaierarako utziz. Horregatik talde
batzuk Blogean egindako lanak erakutsi dizkigute: Aurkezpenak, gadtsetak,
etiketak, diseinua, argazkiak, sarrera ezberdinak …

Eduglogsterren trasteatzen aritu garenean haurrekin lan egiteko izugarrizko
baliabidea iruditu zaigu. Oso orrialde koloretsua eta animazioz betea gainera,
haurrentzat ezin erakargarriagoa gure ustez. Ikasleak protagonista bihurtzeko aukera ematen
du, sormena askatuz, jolasean arituz eta era berean ikasiz, gure helburua dena
gauzatuz, hain zuzen ere.
Guk ere, eginaz ikasten dugu eta horretan aritu gara klasean, irudi
ezberdinekin jolastuz, koloreak aldatzen, fondo ezberdinak ezarriz …
Beraz … beste gauza berri bat motxilara!!
Gure bizitza teknologiaz baliatuta: TEKNOGRAFIA
Biografia + teknologia = Teknografia!!!


Guk lehengo pausua eman dugu, oina finkatu dugu,
kobazulotik atera gara eta argia ikusten ari gara. Baina oraindik ez gara
atzera begiratzeko guztiz gai. Beldurra diogu atzean geratu den segurtasun
sentsazio horri berriro ere atxikitzeari. Eta hori da guk orain landu behar
duguna. Teknologia berriak erabiliz gure bizitzan gertatu diren gauzarik
esanguratsuenak kontatu eta era berean aurrera egiteko beldurrik ez izatea.
Hori da gurehurrengo erronka. Baina ziur
gaude,
Eguzkilorearen
indarra barneratuz IKTen beldurrei aurre
egingo
diegula!
No hay comentarios:
Publicar un comentario