lunes, 30 de abril de 2012

Apirilak 25eko saioa


Gaur, ordu bateko saioa besterik izan dugun arren, gauza askotarako eman digu ordu honek. Ordu erdi oso bat , azken aldian ohikoa den bezala, eztabaidatzen eman dugu. Ez da izan egoera eramangarria ikasle eta irakaslearen artean eztaibaida nahiko deserosoa sortu delako. Ez dugu ondo ulertu zein zen arazoa baina argi izan behar duguna guzti honetatik zera da, irakasle bakoitzak bere metodologia eta antolatzeko era duela eta guk horretara moldatzeko gaitasuna izan behar dugula. Azken finean irakasleak izango gara eta malgutasunera eta ikasten ikastera zabalik egon behar izango gara.

Ez dugu inoiz modu honetara lan egiteko aukerarik izan eta uste dugu modu desberdin eta erakargarri bat dela. Ez gaude honetara ohituta eta beharbada arraroa egiten zaigu guztia modu digitalean eta blog baten bitartez adieraztea baina azken finean uste dugu honela lan egitea erakargarriagoa dela bai guretzako eta bai ikasleentzako ere.

Horren ondoren, taldeen aurkezpenekin jarraitu dugu eta gaurkoan, lau talderen aurkezpenak ikusi ditugu.
Lehenengo eta behin, Kaixo pitxin taldekoak irten dira. Hauek ppt bat prestatuta izan dute haien bizitzako momentu desberdinetako argazkiak tartekatuz. Musika, horren azpitik jarri dute eta horrela, bideo baten itxura izan du pptak. Nahiko laburtxoa izan da baina ondo egon da.
Ondoren, Ideiak sortuz taldearen txanda izan da. Hauek bideo polit bat eraiki dute, haien izaera eraikitzen joan direlarik besteen usteekin eta haien errealitatearekin. Haien taldea puzzle bezala definitu dute eta haiek pieza desberdinak izango balira bezala. Bakoitzak gauza desberdinak aportatu dizkio taldeari eta hori oso ondo dago taldearentzako. Gainera, bakoitzarentzako musika desberdinak eta oso ondo zetozenak jarri dituzte, beraz, asko gustatu zaigu.
Gero, lauburu taldea irten da eta hauek, haien bizitzak komunean jarriz bideo bat eraiki dute. Laurek haien bizitzako etapa desberdinetan izan dituzten gauza berdinak islatu nahi izan dituzte adin eta gustu desberdinak izan arren. Gustatu zaigu bideoa.

Azkenik, zerua izarretan taldearen txanda izan da eta denbora gutxi izan dugun arren, hauek ere originaltasuna erabiliz eraikitako bideoa jarri ahal izan dute. Berdintasunean zentratu dira bideoa erakitzeko esan duten bezala eta hauetan, argazkiak sartzeaz gain, ahotsa eta haien bideoak ere sartu dituzte. Gainera, ikasleei transmititu ahal diena islatu nahi izan dute, haien artean, kooperazioa, ikasten ikastea eta abar. Gustatu zaigu azken aurkezpen hau ere.




domingo, 22 de abril de 2012

Apirilaren 18an egindakoa

Lehengo aurkezpen eguna. Urduritasuna somatu dugu gelan. Talde bakoitzen inseguritateak agertu dira nonbait, eta horiekin batera beldurrak eta zalantzak. Jendearen aurrean hitz egiteko beldurra agian?edo... bakoitzaren lanak besteen maila berean ez egotearena?


Talde bakoitzak daukagun denboraren arabera egin dugu lan. Batzuk denbora gehiago eskaini diote irakasgaiari, bideoak eginez, argazkiak ateraz, kreatibitateaz jolastuz... buruari eraginez, azken finean. Hala ere, guztiok egin dugu esfortzu handia, lanez gainezka gauden asteotan horrelako lan konplexu bat aurrera atera ahal izateko. Konplexua diogu, denbora murritzaren eraginez. Oso lan polita da eta gainera nahi den eran garatu daitekeena, mugarik gabea. Baina denbora aldetik oso gaizki ibili gara eta horrek ez digu utzi guk hasiera baten planteatuta geneukan bezalako lan bat garatzen.


Gure ikaskideak ere oso antzera ibili direla azaldu digute. Horregaitik batzuk beste batzuk baino sinpleago egin behar izan dute, nahiz eta guztiok esfortzu handia egin dugun!. Moviemakerrak, Power Pointak eta bideoak erabili ditugu. Bakoitzak teknika bat aukeratu du baina azken finean guztiok antzeko gauzak kontatu ditugu: familia, lagunak, eskola, bizipenak, zalantzak, beldurrak, ametsak...


Ziur gaude hurrengo egunean gure ikaskideek aho zabalik utziko gaituztela!!! 



Eguzkilore taldearen teknografia

Zalantzak gora, beldurrak behera...beti aurrera!

Azkenengo sprintean sartzen gara eta hasierako mamuak desagertzen hasten dira. Urtarrileko lainoak, apirileko "eguzki-izpi" ahulei tokia uzten ari dira apurka, maiatza inguruan eguzkia zeruko protagonista nagusiari pausu emateko.


Eguzkiarekin  batera, kurtso eta karrera amaiera ere eskutik bat datoz. Irakasle bilakatuko gara jada, hasierako nahasmenak, zalantzak eta zihurgabetasunak alde batera utziz.


"Lau bizimodu, ikuspegi bakarra", horrela hastea erabaki dugu, gure teknografia laburbiltzen duen esaldirik egokiena dela deritzogulako. Lau gara taldean, eta bakoitzak bere nortasuna du, izan duen bizimodu eta esperientziak horrela egin gaituelako. Hala ere, bakoitzaren teknografian komunean ditugun zenbait bizipen edo pentsakera aurkitu dugu eta hortik abiatuta "Eguzkilore taldearen teknografia" eraikitzea erabaki genuen.


Lau bide ezberdinak pentsakera bakar bateko puntu batean elkartu dira eta gelan aurkeztutako bideo txikia sortu dute. Gure helburua zein izan den? Esfortzua, lana, sentimenduak, emozioak, bizipenak, gogoak, ilusioak, ametsak, etab islatzea. Hori lortzeko imajinak eta musikaren letra eta erritmoa egokitzen saiatu gara. Gure mezua argia da:

"Zalantza eta beldur guztien gainetik bizitzea hori da zoriontsu izaten jakitea"








domingo, 8 de abril de 2012

Apirilaren 4an egindakoa


Saio honi hasiera emateko, hausnarketa  batekin hasi gara. Gauza askori buruz ibili gara berbetan. Aurreko saioetan bezala teknografiei buruz hitz egin dugu. Dakizuenez, aurreko saioetan komentatu genuen ikaskide  batzuk arazoak zituztela teknografiak youtubera igotzeko pertsonalak zirelako eta ez zutelako nahi edonork ikustea.


Guk ez diogu garrantzi handirik eman kontu honi. Aukera polita da besteen lanak ikustea. Teknografia honen bidez, klaseko lagunak hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Hain desberdinak garenez, bakoitzak bere bizipenak eta norberarentzako garrantzitsua iruditzen zaiona teknografiaren bidez espresatu ahal izan du. Beraz, guk asko disfrutatu dugu besteen teknografiak ikusten.


Irakasleak ere parte hartu du klasean sortu den eztabaida honetan. Azkenean ez dituela gauzak oso ondo egin azaldu digu. Uste dugu garrantzitsua dela pertsona eta irakasle moduan akatsak onartzea eta besteekin konpartitzea. Askotan, gauza txiki batetik, gauza handi bat bihurtzen dugu eta hitz egitea kasu hauetan ezinbestekoa dela uste dugu, gauzak argi gera dezaten.


Halaber, irudien garrantziaz ere hitz egin dugu saio honetan. Esparru bisuala oso garrantzitsua da. Beraz, landu eta garatu beharreko aspektu bat da. Honekin batera, irakasleak testu bat irakurri digu, oso interesgarria iruditu zaiguna.




Saioarekin amaitzeko, dinamika bat egin dugu. Isilean klasetik ibili gara bakoitzak nahi duen lekutik. Klaseko lagunei begietara begiratuz, begiradarekin transmititu saiatuz. Topo egiten genuen pertsonekin irakasle bezala dugun balorea azaldu dugu.


Oso dinamika polita iruditu zaigu. Askotan ez gara ausartzen besteei aurpegira begiratzen, lotsagatik, intseguritateagatik…
 Begietara begiratzen askotan, ez dira beharrezkoak hitzik. Begirada batekin, gure sentimenduak, emozioak, beldurrak, zalantzak… espresatu dezakegu.


"El alma que hablar puede con los ojos, también puede besar con la mirada"


Gustavo Adolfo Bécquer