2012/2/8
Talde erdia (GO2) ordenagailu gelan
Ikasten ikasteko gaitasun eta erresistentziak komunean jarri eta horrekin Kontratu Didaktiko bat egin genuen: “IKTak porrotari beldur gabe eta aspertu gabe ikasten ikasiz goza dezagun”.
· Lauko taldetan ipini eta gmail kontu komun bat ireki genuen eta hortik abiatuta, blog-a ireki genuen.
· Lehenengo saioaren ikasketa prozesuaren hitz adierazgarrienak denon artean esan genituen. Honako hauek dira batzuk: harridura, poza, gogoak, zalantza, adostasuna…
Talde osoa (LH_31) gelan
· Gelako ordezkaria aukeratu genuen. Tamarak bere burua aurkeztu zuen eta beraz, aukeratua izan zen.
· Ikasleok gelako espazio bat hartu eta zutik, besoak erortzen utzirik, musikaren bidez erlaxatu, gure buruarekin konektatu eta sintonian sartu ginen.
Egun horretatik adierazgarriena iruditu zitzaiguna zera izan zen: Erresistentzia eta baloreak kontutan hartuta Kontratu didaktiko komun bat ateratzea eta lanean aritzeko sintonian sartzea erlaxazioaren bidez.
Bakoitzaren erresistentzien eta baloreen inguruko hausnarketa bat egitea garrantzitsutzat jotzen dugu. Alde batetik, gure buruen oztopoak ulertzen eta komunean jartzen edo konpartitzen laguntzen digulako eta horiek gainditzeko zein balore behar ditugun jakiteko balio izan zaigulako.
Bestalde, sintoniaren ariketa lanean hasteko, oso egokia iruditzen zaigu, gure buruarekin konektatzen, zentratzen eta lanean hasteko gogoak pizten dizkigulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario