Ordenagailuen gelan egon garenean, talde bakoitzak bere blogean egindakoa azaltzeko aukera izan du buruhausteak, dudak, egindakoa eta abar plazaratuz. Desberdintasunei buruz hitz egin ahal izan dugu eta gure kasuan ere, igartzen da batzuek blogaren erabilerak hobeto ezagutzen dituztela beste batzuek baino eta buruhausteak ere nabari ahal izan dira baina garrantzitsuena gure artean laguntzea da batzuek besteei irakatsiz. Web 2.0 bideoa ikusi ahal izan dugu, asko gustatu zaiguna. Honetan, gaur egun guztia konpartitu dezakegula guztion artean ikusi ahal izan dugu teknologia berriak direla eta. Saio honetan bideoak, etiketak, gadgetak eta abar nola jarri ikasi ahal izan dugu eta gure blogari itxura politagoa ematen saiatu gara!
Ikasi duguna aplikatuz, hona hemen letra oso polita daukan abesti bat:
Lagun diezaiogun elkarri beraz!
Ikasi duguna aplikatuz, hona hemen letra oso polita daukan abesti bat:
Lagun diezaiogun elkarri beraz!
Bestetik, gelara igo garenean, momentu polit bat igarotzeko eta apur bat erlaxatzeko aukera izan dugu Julia eta Rebecak egindako ekarpenari esker. Thailandian gaudela imajinatuz, lerroan jarri eta masajeak eman behar izan dizkiogu elkarri. Honi esker jarraian askoz hobeto lan egin ahal izan dugu! Eskerrik asko momentu hori bizitzen uzteagatik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario