miércoles, 22 de febrero de 2012

IKT-ren garapena hezkuntzan ( 1eta 2 testuak )


Testuan teknologia berriek izan duten garapenaz hitz egiten da eta nahiz eta alde txarrak izan, alde onek pisu handiagoa hartzen dutela ikusten da.

"Zenbat eta informazio gehiago, desinformazio handiagoa"  A.Perez-ek esandakoarekin jende asko sentituko da identifikatuta baina argi dago gure etorkizuna teknologia dela bai eskolan, bai gizartean eta gustuko izan edo ez, denok moldatu beharko gara hauek erabiltzera “analfabetismoan” ez jausteko. Dena den, teknologia berriek menpekotasuna sortzen dute pertsonengan  eta horien erabilera kontrolatzen jakin behar dugu. Hala ere, teknologiek duten alde onekin geratu behar gara, dena konpartitu dezakegulako, edozein modutara komunikatzea posible delako eta eskuratu dezakegun informazio kantitatea amaigabea delako.
 

HITZ GAKOAK:  Teknologia, globalizazioa, menpekotasuna, analfabetismoa eta hezkuntza.

Sortu zaizkigun galderak:
 - Guztiz egokiak al dira teknologia berriak etorkizunerako? Zergatik bai eta zergatik ez?
-Prest egongo litzateke jendea(irakasleak, ikasleak, gurasoak..) teknologia berriak guztiz integratzeko eskoletan? Nola sentituko lirateke?(galduta, eroso…)

Irakasleen beharren zerrenda:
- Teknologia berriak ulertu.
- Motibazioa jarri hauek lantzerako orduan.
- Etengabeko formakuntzarako prest egon.
- Ikasleei ziurtasuna erakutsi teknologia berrien aurrean.